III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B U R L A T A
Ebazpen proposamenaren jakinarazpena
30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Jesús Antonio Echavarri Galdeano jaunari, azken helbide ezaguna Federico Mayo, 20-3.a B atean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 736/02 zehapen espedientearen ildoan.
Frogatutzat jotzen den egitatea: 2002ko martxoaren 30ean, 08:10ak aldera, NA-8403-AY ibilgailuari salaketa jarri zitzaion, zamalanetarako erreserbatutako tokian aparkatzeagatik, Kale Nagusiko 46an; egitate hori arau-hauste larria da, 13/1992 Errege Dekretuko 91.2 artikuluaren arabera.
Jesús Antonio Echavarri Galdeano interesatuari kargu plegua igorrita, helbidea Burlatako Federico Mayo, 20-3.a B atean baitu, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, nahiz eta bere helbidea ezaguna izan ezarritako prozedurari jarraitu baitzaio eta bi aldiz saiatu baitira jakinarazten.
Bestalde, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeak indarrean den araudian ezarritako ezinbesteko baldintzak betetzen ditu; hortaz,
Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan 68.2 artikuluarekin bat xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.
Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.
Burlatan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0300486