III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E G U E S I B A R
Gorraizko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsita
Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak 2003ko urtarrilaren 20an ebazpena eman zuen Gorraizko Plan Partzialeko C.9 unitateko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onesteko. Sustatzailea Eguesibarko Udala bera da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Eguesen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.
Iragarkiaren kodea: A0301006