17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O R Z A

Obren kontrataziorako lizitazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Gorzako Kontzejuak, 2003ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: "Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zolatzea Gorzan, eta Gorzako ur-igorlea eta arazketa" izeneko obrak egitea.

Adjudikatzeko modua: tramitazio arrunta, prozedura irekiaren bidez eta lehiaketa eginez.

Kontratazio aurrekontua: 416.301,39 euro.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1 azpitaldea, d) kategoria.

Baldintzen plegua eta proiektuak: lizitatzaileen eskura daude Gorzako Kontzejuko idazkaritzan (zazpiak eta hamarretatik hasita hamarrak eta berrogeita bost arte, tel. 948/890094) eta Iruñeko Papelería Copi Printer dendan (Urdazubiko monast., z.g., 24 zenbakiaren aurrean).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenak aurkezteko: Gorzako Kontzejuaren erregistroan, hogeita zazpi egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, goizeko hamarrak arte.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Gorzako Kontzejuko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren egun baliodunean, goizeko hamarretan.

Iragarkien gastuak: adjudikazio-hartzailearen kontura geldituko dira.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Gorzan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Kontzejuburua, José Andrés Larrambe Arrese.

Iragarkiaren kodea: A0301005