III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B U R G I
Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua
Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Burgiko udal bulegoetan, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten bere lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espreski uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Burgiko udal mugape osoa.
Burgin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Manuel Sanz Zabalza.
Iragarkiaren kodea: A0301004