III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R R I O B E I T I
Alkatetzaren ebazpena
Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak, José Larrañeta Ilundáin jaunak, 2003ko urtarrilaren 27an, ondotik hitzez hitz osorik jartzen den ebazpena eman zuen:
"Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
Ebatzi dut:
1._Berriobeitiko Udaleko lehenengo alkateorde Ignacio Lázcoz Lizasoáin jauna eskuordetzea alkate gisa ditudan eginkizun guztietan ordezka nazan, eritasuna dela-eta bajan naizen bitartean.
2._Aurrekoaren berri ematea interesatuari, behar diren ondorioak sor ditzan.
Berriobeitin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.
Iragarkiaren kodea: A0300933