17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Aleppo pinuen oihan enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._Mongallés parajean (44,35 hektarea). Zuhaitz mota: Aleppo. Mozketa mota: entresaka. Zuhaitz kopurua: 44.276. Enbor txikien bolumena: 2.045 metro kubiko. Hasierako prezioa: 5.215 euro, gehi BEZa (bost mila berrehun eta hamabost euro, gehi BEZa).

Proposamenak, gutunazal itxietan, udal idazkaritzan aurkeztu behar dira, hamabosgarren eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Plikak jarraian irekiko dira. Proposamenetan agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. Proposamen ekonomikoa, azkenean eransten den ereduari jarraikiz.

2. Udal diruzaintzan behin-behineko fidantzatako % 2 ordaindu izanaren egiaztagiria.

3. Enpresaren sailkapen agiria.

4. Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, proposizio egileak bere zerga eginbeharrak eguneratuak dituela dioena, Nafarroako Foru Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago, udal idazkaritzan.

Zangozan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: .............................; helbidea (herria, karrika, zenbakia): ..................................; N.A.N. zk.: .........; Zangozako Udalak Mongallés parajean aleppo pinuz osaturiko lote bat saltzeko ......(e)ko .......aren .....eko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zuen iragarkiaren berri izanik, honako diru kopuru hau eskaintzen dut:

Lote bakarra, 44.276 zuhaitz, 2.045 metros kubiko egiten dutenak; horren truke .................. (letraz eta zenbakiz) ............ euro, gehi BEZa.

Halaber, onetsitako baldintza teknikoen zein ekonomiko-administratiboen plegua onartzen dut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0300937