III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I A N A
Obra lehiaketa
Vianako Udalak 2003ko urtarrilaren 16an egindako osoko bilkuran hala erabakita, lehiaketa irekirako dei egiten da, honako obra hau kontratatzeko: "Igerileku estalia eraikitzea Vianako kirol instalazioetan, bere Segurtasun eta Osasun Planarekin".
Lanak egiteko epea: 9 hilabete.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.
Hasierako aurrekontua, guztira: 1.657.840,67 euro, BEZa barne.
Behin-behineko bermea: 33.156,81 euro.
Proiektua, baldintza teknikoen plegua eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura daude Rubio kopia-dendan, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean, nahi dituzten agiri eta argibideak bertan eska ditzaten.
Sailkapena:
C taldea, 4. azpitaldea, c) kategoria.
C taldea, 6. azpitaldea, c) kategoria.
J taldea, 2. azpitaldea, c) kategoria.
Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 26 egun naturalen buruan amaituko da, arratsaldeko ordu bietan.
Lizitatzaile bakoitzak ezin izanen du proposamen bat besterik aurkeztu, eta ez dira onartuko lizitazioaren xede den proiektuan zehazten denarekin bat ez datozen bestelako aukerak.
Proposamenak postaz igortzen baditu lizitatzaileak, zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean. Baldintza horiek bete ezean ez da epez kanpo iristen den proposamenik onartuko. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguko 7. klausulan aipatzen direnak.
Aurkezteko tokia: Vianako Udalaren erregistro orokorra.
Dokumentazio teknikoa non eta noiz ireki: Vianako Udaletxeko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko 13:00etan. Ekitaldi irekia izanen da. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Vianako Udaletxeko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun balioduneko 13:00etan. Ekitaldi irekia izanen da. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.
Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta prentsako iragarkiak adjudikazio hartzailearen kontura izanen dira.
Vianan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
Izena: ..........................; helbidea: ............................; N.A.N. zenbakia: ..........; ..................... enpresaren izenean eta hura ordezkatuz; "Igerileku estalia eraikitzea Vianako kirol instalazioetan, bere Segurtasun eta Osasun Planarekin" proiektuaren eta obra kontratatzeko lizitazioaren administrazio klausula partikularren berri izanik, hitz ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala, agiri horietan ezartzen dena hertsiki betez, honako diru honen truke: .................. (BEZaren % 16 barne) .................. euro; alegia, hasierako prezioa % .......... beheratuta (............... euro).
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: a0300935