17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Nekazaritzako lurren loteak enkantean

Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Ondasunen Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz, Udalak ahozko posturen bidezko enkantea eginen du nekazaritzako lurren lote hauek esleitzeko (hasierako prezioa ere ematen da), herritarren arteko lehentasuneko esleipen zuzenean ez baitzituen inork hartu:

31. poligonoko 44. lurzatia, El Soto parajean, 13 erregu eta 2 almutekoa: 420,93 euro.

31. poligonoko 45. lurzatia, El Soto parajean, 13 erregu eta 3 almutekoa: 422,94 euro.

31. poligonoko 46. lurzatia, El Soto parajean, 26 erregu eta 5 almutekoa: 843,88 euro.

Enkantea Udalaren bilkura aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamaseigarren eguneko eguerdiko hamabietan. Egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean eginen da.

Lote horiek erabiltzen ahalko dira 2006ko abenduaren 31 arte.

Enkantean parte hartu ahal izateko, 60,10 euro utzi beharko dira Mahaiaren eskura, behin behineko fidantzatako, eskudirutan edo txeke adostua erabilita, haren egiaztagiria eskatuko baita gero, enkantea egitean.

Enkantea arautzen duten baldintzen plegua udal idazkaritzan dago, interesatuen eskura.

Vianan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: a0300934