17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Estatutu eta jarduketa oinarrien proiektua hasiera batez onetsirik

Altsasuko alkate andreak, 2003ko urtarrilaren 14an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Altsasuko planeamenduaren arau subsidiarioetako UE 5D1.2.B exekuzio unitateko Konpentsazio batzordearen estatutu eta jarduketa oinarrien proiektua.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 156. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, interesatu orok jakin dezan.

Altsasun, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamaseian. Alkate andrea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0300925