III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E I T Z A
Lurzatia desafektatzeko hasierako onespena
Leitzako Udalbatzak 2002ko azaroaren 29an egindako bilkuran, aho batez hurrengo erabakia hartu zuen:
1._Hurrengo herrilurraren desafekzioa hasiera batean onartzea:
Poligonoa: 1. Lurzatia: 494 (puska). Lekua: Irupagoeta. Azalera: 8.897 m².
Desafekzioaren xedea: herrilurra ondare ondasun bihurtu eta Jose Ramon Villabona Cestaurena den hurrengo lurzati pribatu honekin trukatzea:
Poligonoa: 3. Lurzatia: 230. Lekua: Labakieta. Azalera: 8.897 m².
Lur trukaketaren erabilgarritasun publikoa: komunalak diren beste lurzatietara sarbidea izatea. Ondoko lurzatietan dauden pinuak ateratzeko bide bakarra da. Gainera, udalak bereganatuko duen lurzatian dauden pinuak herriarentzat geldituko dira.
2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta hogeita hamar eguneko epean udal idazkaritzan jendaurrean paratzea, ukituta suertatzen denak espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituen alegazioak egin ditzan.
Leitzan, bi mila eta hiruko ilbeltzaren hamabostean. Alkatea, Tomas Azpiroz Alkoz.
Iragarkiaren kodea: A0300899