III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Deialdia, Ezkaba-Kanala sektorea urbanizatzeko proiektuaren 1. faseko lanen zuzendaritza, eraispenak eta bestelakoak egiteko laguntza teknikoa prozedura irekiaren bitartez adjudikatzeko
Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2002ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
CGU 02-ABE-20 (6/GU)
Kontratuaren xedea: Ezkaba-Kanala sektorea urbanizatzeko proiektuaren 1. faseko lanen zuzendaritza, eraispenak eta bestelakoak egiteko laguntza teknikoa.
Dei egilea: Hirigintza Gerentzia.
Kontrataren aurrekontua: 216.429,11 euro.
Aurkezteko epea eta tokia: 26 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hirigintza Gerentziaren erregistroan edo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, eta azken horretan soilik, eskaintzak aurkezteko epea larunbatarekin bukatzen bada.
Dokumentazioa non bildu: Hirigintza Gerentzia (Armadaren etorbidea, 2 -6. solairua) eta Rubio paper denda (Bergamín, 10).
Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalauan. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0300889