17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Herriko bideen inbentarioa hasiera batez onestea

2002ko abenduaren 30ean Herriko Etxeko Udalbatzak egindako bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1) Herriko bideen inbentarioa hasiera batez onestea, 2002ko apirilekoa.

2) Aipatu inbentario hau hilabete bateko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aldez aurretik iragarkia jarrita, herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

Beran, bi mila eta hiruko urtarrilaren zazpian. Alkatea, J.J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0300804