17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Udal Planaren proiektua hasiera batez onestea

2002ko abenduaren 30ean Herriko Etxeko Udalbatzak egindako bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1) Berako Udal Plana hasiera batez onestea.

2) Aipatu Udal Plana hilabete bateko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aldez aurretik iragarkia jarrita.

3) Adieraztea udalerri osoan obra baimenak ematea etenda gelditu dela.

4) Hasiera batez onetsitako Udal Plan hau Nafarroako Gobernuko Departamentuetara, dagokien haietara, eta "Confederación Hidrográfica del Norte" izenekora bidaltzea, legeak xedatzen dituen txostenak egin ditzaten.

Beran, bi mila eta hiruko urtarrilaren zazpian. Alkatea, J.J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0300805