17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

P.E.R.I. Milagrosa-ko U.O.1-U.O.3/U.I. XIX (Gayarre kalearen eta Plaza berriaren arteko eskailerak) urbanizatzeko proiektuaren 3. fasearen burutzapena prozedura irekiaren bidez adjudikatu.

Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2002ko abenduaren 27an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

CGU 27-DIC-02 (13/GU)

"Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2002ko urriaren 11n hartutako erabakiaren bidez prozedura negoziatuko deialdia egin ondotik eta lehiaketan esku hartu duen kontratazio mahaiaren 2002-12-23ko akta ikusi eta berarekin bat etorriz, hauxe erabaki da:

1. P.E.R.I. Milagrosa-ko U.O.1-U.O.3/U.I. XIX (Gayarre kalearen eta Plaza berriaren arteko eskailerak) urbanizatzeko proiektuaren 3. fasea burutzeko prozedura irekia Construnavar, S.L.ri adjudikatu zaio 289.142,18 eurotan, BEZ barne, lehiaketan aginduzko izan den baldintzen pleguarekin bat etorriz.

2. 249.260,50 (BEZa kanpo) euroko gastua baimendu eta xedatzea Construnavar, S.L.rentzat. Zenbateko hori Udalaren Hirigintza Gerentziaren indarreko aurrekontuaren partida honetatik aterako da: 30-43222-601010 "U.I.19-Milagrosa".

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean; beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udalari erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamabostean. Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0300543