I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 31 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Lehiakideek lanpostu hutsik aukeratu ez dutenez, bidezko da deialdia bete gabe uztea.
Deialdi hori 2002ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 17an.
Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren zazpian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: A0300243