III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O R K O I E N
Mendikur kirolgunea erabiltzeko tarifen eranskinaren eguneratzea hasiera batean onetsirik
Orkoiengo Udalak Mendikur kirolgunea erabiltzeko tarifen eranskinaren eguneratzea onetsi zuen, hasiera batean, bi mila eta biko abenduaren 13an egin osoko bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Orkoienen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: a0300510