17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Konpentsazio Batzordearen estatutuak hasiera batean onetsirik

Galar Zendeako Udalak Getzeko S-1 sektorearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, 2002ko abenduaren 19an egin bilkuran eta Gestiones Bearrek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 156.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamabortzean. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: a0300516