17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko 8. unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa, 8.3.2 eta 8.4 lurzatiei eragiten diena, behin betikoz onetsirik

Eguesibarko Udalak Gorraizko 8. unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa, 8.3.2 eta 8.4 lurzatiei eragiten diena, behin betikoz onesteko erabakia hartu zuen, 2003ko urtarrilaren 8an egin osoko bilkuran eta Blanca Chivite Fernández andrearen ekimenez tramitaturik.

Argitara ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Eguesen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: a0300514