III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E G U E S I B A R
Gorraizko 15. lurzatian, U.6 unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa behin betikoz onetsirik
Eguesibarko Udalak U.6 unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa behin betikoz onesteko erabakia hartu zuen, 2003ko urtarrilaren 8an egin osoko bilkuran eta José Luis Sotes Luceak Gorraizko 15. lurzatian sustaturik.
Argitara ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Eguesen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Ignacio Galipienzo.
Iragarkiaren kodea: a0300513