17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Lehiakideek lanpostu hutsik aukeratu ez dutenez, bidezko da deialdia bete gabe uztea.

Deialdi hori 2002ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 1ean.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren zazpian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0300242