III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A B A I G A R
U.A 14.1 unitateko xehetasun azterlana eta hirigintza hitzarmena
Abaigarko Udalak, 2002ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:
a) Hasiera batez onestea U.A. 14.1 unitateko xehetasun azterlana, Sara Monreal Yábar andreak sustatua.
b) Hasiera batez onestea Sara Monreal Yábar andrearekin sinatutako hirigintza hitzarmena, U.A 14.1 unitatea kudeatzekoa.
c) Bi espedienteak jendaurrean egonen dira hamabost egunetan, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratutako egunkari batean.
Abaigarren, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian. Alkatea, Jesús Guinea Crespo.
Iragarkiaren kodea: A0214006