III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Lizitazio iragarkia
Xedea: Gutxienez 10 metro kubikoko kaxa duen kamioi trinkotzaile bat erostea, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalerako.
Hasierako prezioa: 125.000 euro, B.E.Z. barne dela.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekian.
Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Mairagako Mankomunitatearen bulegoetako erregistroan, Tafallan, San Salvador karrikako 11n, behean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26 egun naturaleko epean.
Bestelako xehetasunak: baldintza tekniko-administratiboen pleguan zehazten direnak, lizitatzaileen eskura baitago Mairagako Mankomunitateko bulegoetan (San Salvador kalea, 11, behea, Tafalla).
Tafallan, bi mila eta biko abenduaren hamaseian. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.
Iragarkiaren kodea: A0213807