199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROKIETA-ERBITIKO KONTZEJUA

Ordenantza, Orokieta-Erbitiko (Basaburua) herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Orokieta-Erbitiko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko maiatzaren 15ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: ordenantza, Orokieta-Erbitiko (Basaburua) herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, eragozpen edo oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da Orokieta-Erbitiko (Basaburua) herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orokietan, 2024ko irailaren 18an.–Kontzejuko burua, Jesús María Balda Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2413617