15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Oronozko eta Orabidea-Askapeko sarbideak (Mugairi) hobetzea, Baztandik barnako Iruña-Frantzia errepidean" izeneko proiektuari behin betiko onespena ematen diona.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera ematen du Herrilan zuzendari nagusiak ekainaren 25ean emandako 605/2002 Ebazpenaren bitartez "Oronozko eta Orabidea-Askapeko sarbideak (Mugairi) hobetzea, Baztandik barnako Iruña-Frantzia errepidean" izeneko proiektua teknikoki onetsi zela eta jendaurrean paratu zela. Deialdi hori 2002ko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 12an.

Alegazioak aurkezteko ezarritako epean, alegazio bakarra aurkeztu da, Baztango Udalarena.

Alegazioak bi atal ditu:

1. Herrilan zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 615/2002 Ebazpenaren berri baduela adieraztea.

2. Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektuan kontuan hartzeko kamioiendako aparkaleku bat egitea. Horrela soluzioa emanen litzaioke eskaerari. Udala behar horretaz mintzatu zaio zenbait alditan.

Horri buruz, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera ematen du, aparkalekua dela-eta, nahiz Udalarendako interesgarria izaten ahal den, Udalak eskatzen duena Orabidea-Askapeko gurutzea moldatzeko proiektuaren helburuetatik ateratzen dela.

Beste aldetik, bere kokapena (Baztan ugaldearen ondoan) eta egungo hirigintzako sailkapena (landalurra) direla medio, aparkaleku hori egin ahal izateko beharrezko baimenak erdietsi behar dira (Iparraldeko Ur Konfederazioa, Ingurumena, e.a....) eta, baita ere, Baztango Udalaren Hirigintzako Planeamenduaren aldaketa. Eta afera horiek ez dute zerikusirik Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentu honekin.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak Baztango Udalaren eskabidea ezestea proposatzen du, lehenago azaldutako kontsiderazioak medio, bai eta proiektua behin betikoz onestea ere.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legearen 12. artikuluak eman eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bitartez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. Baztango Udalak kamioiendako aparkaleku bat egiteko aurkeztu duen eskaera ezestea, Ebazpen honen azalpen zatian bildutako arrazoiak medio.

2. "Oronozko eta Orabidea-Askapeko sarbideak (Mugairi) hobetzea, Baztandik barnako Iruña-Frantzia errepidean" izeneko proiektua behin betikoz onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen honen berri Baztango Udalari, Desjabetzapen Atalari (Proiektu, Teknologia eta Lan Hidraulikoen Zerbitzua) Idazkaritza Teknikoari eta Obra Atalari (Bide eta Eraikuntza Zerbitzua) behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hiruan._Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0300645