I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
2048/2002 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Foruzaingo Zerbitzurako ibilgailu batzuk erosteko kontratuaren 1. lotea esleitzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da azaroaren 14ko 2048/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:
_Xedea: Foruzaingo Zerbitzurako ibilgailu batzuen erosketa kontratatzea (1. lotea: sei turismo).
_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.
_Esleitzeko prozedura: prozedura irekia.
_Adjudikazioaren prezioa: 137.814 euro, BEZa barne.
_Esleipena hartu duen enpresa: Jesús Unsain, S.A.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamalauan._Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.
Iragarkiaren kodea: A0212765