I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1971/2002 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Foruzaingo Zerbitzurako balen kontrako ehun eta hirurogeita bost jaka erosteko kontratua esleitzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da azaroaren 6ko 1971/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:
_Xedea: Foruzaingo Zerbitzurako balen kontrako ehun eta hirurogeita bost jakaren erosketa kontratatzea.
_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.
_Esleitzeko prozedura: prozedura irekia.
_Adjudikazioaren prezioa: 116.945 euro, BEZa barne, honela banaturik:
1. lotea: 84.875 euro, BEZa barne.
2. lotea: 32.070 euro, BEZa barne.
_Esleipena hartu duen enpresa: Fedur, S.A.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian._Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.
Iragarkiaren kodea: A0212764