15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

162/2002 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Azkoienen 2002. eta 2003. urtean Suhiltzaileen Parke bat eraikitzeko lanen kontratua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 30ean emandako 162/2002 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Xedea: Azkoienen Suhiltzaileen Parkea eraikitzeko lanak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Esleitzeko prozedura: prozedura irekia.

_Esleipenaren prezioa: 1.761.809,18 euro, BEZa barne, dirua eta denbora honela banaturik:

2002. urtea 167.371,87 euro, BEZa barne.

2003. urtea 1.594.437,31 euro, BEZa barne.

_Esleipena hartu duen enpresa: Construcciones Zósimo Zaratiegui, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hamarrean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0212763