III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A N O
2003. urteko karga-tasak
Aranoko Udalak, 2002ko azaroaren 27an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:
1. Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa, katastroko balioaren gaineko % 0,35 izanen da.
2. Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa, katastroko balioaren gaineko % 0,8 izanen da.
3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa, exekuzio materialaren % 3 izanen da.
4. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legearen tarifei, % 2,5 eta % 15 urte guztietarako aplikatzea.
5. Jarduera ekonomikoen zergan, Foru Legeak onesten duenari 1,2 aplikatzea.
6. Zirkulazio zerga, Foru Legeak onesten duena izanen da.
Tasak
1._Ura
Urteko tasa; etxeko tarifa: 30 euro
Urteko tasa; tarifa industriala, merkataritzakoa: 60 euro
2._Zaborrak
Urteko tasa; etxeko tarifa: 24 euro
Urteko tasa; tarifa industriala, merkataritzakoa: 45 euro
3._Larre tasa: 0,30 euro zaldi eta behi aziendako buru bakoitzeko.
Aranon, bi mila eta biko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.
Iragarkiaren kodea: A0300680