III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Productos Dippner S.L. Jarduera: zapata ortopedikoak zatikatu, manipulatu eta banatzea: berritzea. Tokia: Tutera karrika, Garraioaren Hiria-Oritz.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko urriaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0310251