144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Bizilagun txartelak deuseztaturik

Hiritar Babespen Alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpenen jakinarazpenak, ondotik laburturik ematen direnak, egin ahal izan ez direnez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuak bizi diren Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzen dira:

Interesatua: Esther Montoya De Antonio. Matrikula: NA-3278-AU. Ebazpena: RPS 03-ira-5 (39/PC) Arrazoia: bizilagun txartela baliogabeturik, 7. sektorea.

Interesatua: Eduardo Peña Celorrio. Matrikula: SS-4048-BG. Ebazpena: RPC 03-ira-5 (42/PC) Arrazoia: bizilagun txartela baliogabeturik, 1. sektorea.

Interesatua: Spartak Milkov Tchaouchev. Matrikula: 2413-BNR. Ebazpena: RPC 03-ira-5 (43/PC) Arrazoia: bizilagun txartela baliogabeturik, 8. sektorea.

Interesatua: Alfonso María Lecumberri Palacios. Matrikula: 3232-CDS. Ebazpena: RPC 03-ira-5 (51/PC) Arrazoia: bizilagun txartela baliogabeturik, 3. sektorea.

Interesatua: Ignacio Hermoso de Mendoza Urrizola. Matrikula: NA-0250-V. Ebazpena: RPC 03-ira-10 (129/PC) Arrazoia: bizilagun txartela baliogabeturik, 3. sektorea.

Interesatuei errekerimendu egiten zaie, jakinarazpen hau argitaratu eta bi eguneko epean txartela Hiritar Babespen Alorraren bulegoetan utz dezaten, Iratxeko Monasterioaren karrikako 2an, 8:00etatik 14:00etara.

Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo-egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hogeita bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0310286