I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1262/2003 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruña aldeko osasun garraio publikoa esleitzen duena 2003. eta 2004. urteetarako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, uztailaren 16ko 1262/2003 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu duela:
_Kontratuaren xedea: Iruña aldeko osasun garraio publikoa 2003. eta 2004. urteetarako, bi lotetan banatua; alde batetik garraio programatua eta bestetik larrialdietako eta hil edo biziko laguntzarako garraioa (SAMU-ZIU).
_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
_Esleipenaren zenbatekoa:
1. lotea._1.228.300 euro, BEZa barne.
2. lotea._646.700 euro, BEZa barne.
_Esleipen-hartzailea: Ambulancias Baztán Bidasoa, S.A.
Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: A0310192