III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Berraztertzeko errekurtsoa ezetsirik
Hiritar Babespen Alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpenen jakinarazpenak, ondotik laburturik ematen direnak, egin ahal izan ez direnez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuak bizi diren Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzen dira:
Interesatua: Diego López De Dicastillo Albizua. Ebazpena: RPS 03-ira-4 (45/PC) Arrazoia: zehapena, eremu publikoan sorgorkariak edukitzeagatik, 2002ko uztailaren 7an.
Interesatua: Julio Adot Laspalas. Ebazpena: RPC 03-urr-1 (24/PC). Arrazoia: bizilagun txartela ukaturik, 6. sektorean.
Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hogeita bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0310285