144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

2003ko bigarren seihileko Lurraldearen gaineko kontribuzioa

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2003ko abenduaren 5ean bukatzen dela Lurraldearen gaineko kontribuzioaren zergagatik 2003ko 2. seihilekoari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa Nafarroako Aurrezki Kutxako (Nafarroako Kutxa) entitatearen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iraganik, Dirubilketaren Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak hasiko premiamendu bidez kobratzeko.

Berriozarren, bi mila eta hiruko urriaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0310296