144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

Aurrekontuko 1/2003 aldaketa hasiera batean onetsirik

Villatuertako Udalak, 2003ko urriaren 14an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze honako erabaki hau hartu zuen:

1. Aurrekontuan aldaketa egiteko espedientea onestea, kreditu berezi baten bidez, kontusail hau sortuz gastuen aurrekontuan: 432-60113 "D unitatea urbanizatzea (proiektua eta obra zuzendaritza)", 40.000 eurokoa, dirusarreren aurrekontuan kontusail hau sortuz finantzatatzekoa: 77003 "D unitaterako ekarpen partikularrak", 40.000 eurokoa.

2. Espedientea ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214. eta 202. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Villatuertan, bi mila eta hiruko urriaren hogeian. Alkate udalburua, Pedro Vergara Galdeano.

Iragarkiaren kodea: A0310204