144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN VICENTE

2003ko aurrekontua behin betikoz onetsirik

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespena 2003ko 123. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 26an.

Legez ezarritako jendaurreko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

6/1990 Foru Legeko 227.1 eta 2/1995 Foru Legeko 202.3 artikuluetan ezarritakoa betez, argitara ematen da, laburturik, 2003. urteko aurrekontu orokor eta bakarra:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 1.445 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 4.100 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herril. aprobetxamenduak: 9.373,98 euro.

Dirusarrerak, guztira: 14.918,98 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 550 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 9.960 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 3.936 euro.

Gastuak, guztira: 14.446 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

San Vicenten, bi mila eta hiruko urriaren hamabortzean. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0310210