144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R I P O D A S

2003ko aurrekontua behin betikoz onetsirik

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespena 2003ko 123. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 26an.

Legez ezarritako jendaurreko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

6/1.990 Foru Legeko 227.1 eta 2/1995 Foru Legeko 202.3 artikuluak betez, argitara ematen da, laburturik, 2003. urteko aurrekontu orokor eta bakarra:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 1.315 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 4.500 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herril. aprobetxamenduak: 5.293 euro.

7. kapitulua._Adm. orokorretik entitatera transf.: 7.500 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 8.598 euro.

Dirusarrerak, guztira: 27.206 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 480 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 4.040 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 1.686 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 15.000 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 6.000 euro.

Gastuak, guztira: 27.206 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Erripodasen, bi mila eta hiruko urriaren hamabortzean. Kontzejuburua, María Concepción Rodrigo Cruchaga.

Iragarkiaren kodea: A0310208