III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L A R R A G A
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Larragako Udalak, 2003ko maiatzaren 16an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zen katastroko 2. poligonoko 410. hiri lurzatiaren xehetasun azterlana, Esteban Tanco Izaguirre eta Francisco Sotés Fernández jaunek elkarrekin sustatua eta Juan Carlos Artieda Barandalla arkitektoak prestatua.
2003ko irailaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76-c) artikuluan ezarritakoari jarraituz, hirigintzako antolaketa zehatz hori behin betiko onetsita gelditu da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Larragan, bi mila eta hiruko urriaren hogeian. Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.
Iragarkiaren kodea: A0310215