III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L A R R A G A
Xehetasun azterlanak. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2003ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, legezko gehiengoarekin, hasierako onespen hauei buruzko iragarkia argitaratzea erabaki zuen:
Katastroko 1. poligonoko 26-31 bitarteko hiri lurzatien xehetasun azterlana (UA-5), Francisco Javier Redín Vértiz jaunak sustatua.
Katastroko 2. poligonoko 656, 657 eta 1535. hiri lurzatiek osatutako exekuzio unitatearen gaineko xehetasun azterlanaren testu bategina, Construcciones Merino-Ondarra, S.L.k sustatua.
Hasiera batez onetsi ondotik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean jarriko dira hirigintzako dokumentu horiek eta dagozkien espedienteak, bakoitza bere aldetik, hogei eguneko epean jarriko ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan egonen dira interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Larragan, bi mila eta hiruko urriaren hogeian. Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.
Iragarkiaren kodea: A0310214