144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio Carlos Sanz Pascual jaunari, azken helbide ezaguna Arantzazu zeharkaleko 2 zenbakian, 1.-C atean baitu, jarraian azaltzen den ebazpena eman dela:

"Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Carlos Sanz Pascual jaunari errekerimendua egiten zaio, hamar eguneko epean jarraian aipatzen diren jarduketak egin ditzan, bera baita 607/02 trafikoko isunaren espedientearen gaineko ebazpenaren aurka ezarritako berraztertzeko errekurtsoaren espedienteko interesatua:

Ignacio Sanz Pascual jaunaren ordezkaritza frogatzeko agiriak.

Orobat, aditzera ematen zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egin diola ulertuko dela, eta beste tramiterik gabe artxibatuko dela, aipatu Legearen 42. artikuluan ezarritako ondorioekin". Sinatua, Benito Ríos Ochoa, Berriozarko Udaleko alkate udalburua.

Jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, bi mila eta hiruko urriaren hogeita bian. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: A0310176