I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2003ko urriaren 27an emandako Ebazpenaren bidez onetsia, Zuzenbidean lizentziatuen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko, gero, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2003ko urriaren 27ko Ebazpenaren bidez, Zuzenbidean lizentziatuen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko. Hona hemen deialdiaren
O I N A R R I A K
1._Deialdia egiten da zuzenbidean lizentziatuen zerrenda bat hauta-proben bidez egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.
Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau langile finkoen beste edozein zerrendaren atzetik erabiliko da, oraingo zerrenda izan nahiz geroagokoa, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuak xedatu bezala.
Era berean, Nafarroako Admnistrazio Publikoetan langileak sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan (1985eko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 73. zk.) eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzko hitzarmenetan xedatutakoarekin bat, araubide administratiboan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda erabili ahal izateko, beharrezkoa izanen da, Administrazio Publikoaren teknikari (arlo juridikoa) lanetan kontratupeko langile finko edo funtzionario gisa Administrazioan sartzeko iragarritako azkeneko deialdi irekian, hauta-probak gainditu baina lanposturik lortu ez duen izangai bakar bat ere ez egotea, hautapen prozesua bukatua izan edo bukatzeke. Izan ere, bukatutzat emaniko azken deialdi irekian probak gainditu bai baina lanposturik eskuratu ez duten izangaiek lehentasuna izanen dute lanpostuak aldi baterako betetzeko.
2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:
a) Nazionalitatez espainiar eta adinez nagusi izatea.
b) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Zuzenbideko lizentziatura izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo eginkizun-gabeturik ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ere.
e) Euskararen Gaitasun Agiria edukitzea, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatua, edo ofizialki balio berekotzat jotzen den agiria edukitzea, edo aski den hizkuntz maila frogatzeko proba bat gainditzea, hizkuntza hori jakitea betebeharra duten lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero.
f) Europako Batasuneko hizkuntza baten Gaitasun Agiria edukitzea, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatua, edo ofizialki balio berekotzat jotzen den agiria edukitzea, edo aski den hizkuntz maila frogatzeko proba bat gainditzea, hizkuntza hori jakitea betebeharra duten lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero.
Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta aldi baterako kontratatzen diren lehiakideek, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hauta-probek dirauteino eta kontrazioak iraun bitarte beharko dira bete.
3._Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, atalondoan) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren baliabideen bidez.
Aipatu eskabideak deialdiko I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko dira (Karlos III.a etorbidea, 2, atalondoa), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehenago.
3.2. Minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, bidezko izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, beste orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
4._Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5._Behin-behineko zerrendak.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langilearen Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko atalondoan.
Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
6._Behin betiko zerrendak.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendekin batera hauta-probak egiteko eguna eta tokia adieraziko dira. Proba horiek 2003ko abenduaren bigarren hamabostalditik aurrera egin asmo dira.
7._Epaimahaia.
7.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Alberto Andérez González jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia.
Ordezkoa: Ildefonso Sebastián Labayen jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritzako zuzendari nagusia.
Mahaikidea: Martín Orradre Artieda jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari teknikoa.
Ordezko mahaikidea: Rosa de Miguel andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
Mahaikidea: Gabriel Casajús Gavari jauna, Nafarroako Administrazio Auzitegiko kidea.
Ordezkoa: Begoña Unzué Vela andrea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Ataleko burua.
Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde parekideetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.
Ordezkoa: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde parekideetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.
Mahaikide-idazkaria: M.ª Angeles Domene Sáez andrea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria.
Mahaikide-idazkari ordezkoa: Gregorio Eguílaz Gogorza jauna, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria.
7.2. Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatuko balitz, halaxe jakinaraziko litzateke, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendekin batera.
7.3. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratuko da.
7.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen erabateko gehiengoa, gutxienez, bertan ez bada.
7.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.
7.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake proba zuzentzeko. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
8._Hauta-proben bilakaera eta balorazioa.
8.1. Hautapena honako proba praktiko honen bidez eginen da:
Epaimahaiak plantetatuko dituen bi kasu praktiko garatzea. Kasu horiek Admnistrazio Publikoko teknikari lanpostuak (arlo juridikoa) betetzeko azkeneko oposizioko gaien gainekoak izanen dira (200ko ekainaren 3ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proba hau egiteko izangaiek lege-testuak erabili ahalko dituzte.
Proba hori bukatuta, izangaiei epaimahaiaren aurrean ariketa irakurtzeko deituko zaie eta epaimahaiak ariketei buruz egiten dizkieten galderei erantzun beharko diete ahoz.
Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.
Hautapen probako kasu praktiko bakoitza 0tik 10ra bitarte baloratuko da. Bazterturik geldituko dira lor daitekeen gehieneko puntuazioaren (20 puntu) erdira iristen ez diren izangaiak, hots, 10 puntu.
8.2. Probarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Azaltzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.
8.3. Hautapen probak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten minusbaliatuendako.
9._Lehiaketa gainditzen dutenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
9.1. Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazio osoaren araberakoa, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jarriko da.
9.2. Ariketa gainditzen duten izangaiei Nafarroako Foru Komunitateko Adminitrazioan eta bere erakunde autonomoetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua izan ezik) sortzen diren lan beharren arabera deituko zaie, deialdiko oinarrietan eta aplikagarri diren gaienerako arauetan ezarritakoarekin bat. Aldi baterako kontratatuko dira administrazio araubidean, zuzenbideko lizentziatu gisa aritzeko, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikuluan eta ondokoetan eta aplikagarri diren gainerako arauetan ezarritakoaren arabera. Lanpostu horri dagozkion lansariak jasoko dituzte, plantillako langile finkoei dagozkienak izan ezik.
Aldi baterako kontratuak lan araubidekoak izan daitezke aparteko kasuetan.
9.3. Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Foru Komunitatean pertsona urrituek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).
9.4. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.
9.5. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak hiru urterako balioko du, onesten denetik hasita.
10._Deialdi honen aurka, oinarri eta egintzen aurka, gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, helegitearen xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta lege hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat. Gora jotzeko helegitearen gaineko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-helegitea paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hogeita zazpian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
............... jaun/andreak, espainiarrak, adinez nagusiak, ............. NAN zk, 19......ko ...........aren ..........an .................(e)n jaioak (................), helbidea ....................(e)n (.................) duenak, ............ kaleko .............. zenbakiko ........... oinean. Posta kodea: ............. Telefono finkoa: ............. Sakelako telefonoa: ........................... Helbide elektronikoa: ...........................................
ADIERAZTEN DU:
Zuzenbidean lizentziatuen zerrenda bat hautapen proben bidez osatzeko deialdia onetsi dela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko eta deialdi hori 2003........ko ........Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dela, ........aren ....(e)an. Zerrendak hiru urterako balioko du.
Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, honako hauek alegia:
a) Nazionalitatez espainiarra eta adinez nagusi izatea.
b) Zuzenbideko lizentziatura izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetan titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
c) Lanpostuaren eginkizunetan gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ere.
e) Minusbaliatua denez, azaltzen den egokitzapena eskatzen du, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).
f) Hizkuntza hauek dakizkiela:
Maila (Hizkuntza Eskola
Ofizial batean edo balio
Hizkuntza bereko beste batean)
Euskara
Ingelesa
Frantsesa
Alemana
Europako Batasuneko beste hizkuntza batzuk
ESKATZEN DU:
Aipatu deialdian onartua izatea, hauta-probetan parte hartu ahal izateko.
Iruñean, .........ko ....................aren ..............(e)an.
(Sinadura)
Iragarkiaren kodea: C3356249