III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E G U E S I B A R
Kontratazioa: "Eguesibarko Udalaren informazio aldizkaria egitea"
Eguesibarko Udalak kontratazio hau iragartzen du:
Kontratuaren xedea: Eguesibarko Udalaren informazio aldizkaria egiteko kontratua, lehiaketa bidezkoa.
Aurrekontua: berrogeita hemezortzi mila euro (58.000,00 euro), BEZa barne.
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko bi (% 2), hau da, 1.160 euro.
Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).
Eskaintzak aurkezteko epea: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
Baldintzen plegua: Eguesibarko Udalean eta bertako informazioari buruzko 012 telefono zenbakian.
Eskaintzak non aurkeztu: udal bulegoetan, 9etatik 14etara.
Eguesibarren, bi mila eta hiruko urriaren hogeita lauan. Zinegotzi delegatua, Carolina Potau Menéndez.
Iragarkiaren kodea: A0310283