III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I L L A T U E R T A
Lehiaketa, D unitatea urbanizatzeko proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza kontratatzeko
Villatuertako Udalak D unitatea urbanizatzeko proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza kontratatu nahi ditu:
I._Kontratuaren xedea: D unitatea urbanizatzeko proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza.
II._Adjudikazio modua: lehiaketa, prozedura irekia.
III._Lanak egiteko epeak: Proiektuaren idazketa: 3 hilabete.
Zuzendaritza: obraren iraupena.
IV._Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: Udaleko erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26. egun balioduneko ordu biak arte.
V._Plikak irekitzeko eguna eta tokia: Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan.
Gainerako baldintzak interesatuen eskura daude udal idazkaritzan.
Villatuertan, bi mila eta hiruko urriaren hogeian. Alkate udalburua, Pedro Vergara Galdeano.
Iragarkiaren kodea: A0310203