144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Jesús Martínez Gastón jaunak ingurumenaren aurkako arauhauste batengatik zehapena ezartzen zion urriaren 17ko 2418/2002 Foru Aginduaren aurka jarritako aparteko berrikusteko helegitea ebazteko Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 27an hartutako Erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena.

"Nafarroako Gobernuak, 2003ko apirilaren 28an egin bilkuran, besteak beste, hau erabaki zuen:

Ikusirik berrikuspen-helegite berezia, Jesús María Martínez Gastón jaunak paratua (NAN 72.664.273) Nafarroako Gobernuan 2003ko urtarrilaren 27an hartutako Erabaki baten aurka, ebazten baitzuen Ingurumen zuzendari nagusiak urriaren 17an emandako 2418/2002 Ebazpenaren aurka paratutako gora jotzeko helegitea. Ebazpenak Nafarroako Oihan-ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen aurkako arau-hauste batengatik isun bat ezarri zion goian aipatuari.

Aurrekariak

1. Ingurumen zuzendari nagusiak urriaren 17an emandako 2418/2002 Ebazpenaren bidez, isun bat ezarri zitzaion Jesús María Martínez Gastón jaunari (NAN 72.664.273) hiru erregu oihanpe erretzeagatik Andresa Gastónen finka batean belarra garbitzen ari zela, Foruzaingoak 2002ko maiatzaren 20an egindako salaketaren ondorioz hain zuzen ere.

2. Salatuak gora jotzeko helegitea paratu zuen 2002ko azaroaren 12an, eta berretsi zituen zehapen-espedientean adierazi zituen alegazio berberak, bai bere egoera ekonomikoari buruz, bai "trafiko arloan" zehapen-espedienteak egiten zuen eskubide-urratzeari buruz, eta ezarritako isuna kentzeko edo gutxienera jaisteko eskatu zuen.

3. Nafarroako Gobernuak, 2003ko urtarrilaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, paratutako gora jotzeko helegitea ezetsi zuen, ez baitzitzaion froga bat bakarra ere aurkezten, salaketan jasotako gertaerak gezurtatzeko modukorik, eta ez baitzen tartean Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko zuzenbideko erabateko deuseztapeneko nahiz deuseztagarritasuneko inolako motiborik.

4. Erabaki horren aurka, 2003ko otsailaren 21ean jakinarazi baitzitzaion, Jesús María Martínez Gastón jaunak (NAN 72.664.273) berrikuspen-helegite berezia paratu zuen 2003ko martxoaren 6an, honako alegazio bakar honetan oinarriturik:

a) espedientean dauden dokumentuen estimazioan egitatezko errakuntza gertatu dela.

Azkenik, helegindako egintza ezeztatzeko eskatzen du, edo bestela isun ahalik eta txikiena ezartzeko, eta baita zehapena etenda uzteko ere.

Zuzenbide oinarriak

Lehena._Berrikuspen-helegite berezia gaitutako pertsonak jarria da, zehapena ezarri zaiona baita, eta Nafarroako Gobernuaren Erabaki baten aurka ezarri du, administrazio bideari bukaera ematen dion egintza, hain zuen.

Bigarrena._Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115.3 artikuluan ezarritakoaren arabera _urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazketan_, gora jotzeko helegite baten aurka ez da bidezko beste inolako helegite administratiborik, salbu eta berrikuspen-helegite berezia, 118.1 artikuluan eta hurrengoan ezarritako kasu eta epeetan.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 118. artikulu aipatuarekin bat, berrikuspen-helegite berezia ez da bidezko, ez bada zehazki bertan jasotako legezko lau zirkunstantzietako bat gertatzen denean. Haietatik, helegite honetan ez da bidezko aztertzea azken hiruetako bat ere, ez baitzaio aurka egiten ezein egintza administratibori haietan oinarrituz.

Hirugarrena._Helegitea paratu duenak oinarritzat motibo bakarra hartzen du, espedientean dauden dokumentuen estimazioan egitatezko errakuntza izan dela. Legean ageri diren zirkunstantzia zehaztuetako lehena da hori. Hala ere, ez da aski hori adieraztea, behar bezala frogatzea baizik. Helegileak motibo hori aipatu besterik ez du egiten, baina ez du aurkezten inolako argudioren arrastorik, motibo hori aintzat hartzeko.

Jesús María Martínez Gastón jaunak paratutako berrikuspen-helegite bereziaren testuan, hiru erregu oihanpe erretzeagatik isuna jarri baitzitzaion, kasu honekin zeriskusirik ez duen beste helegite baten kopia bat edo agertzen da, seguru aski "ibilgailuen zirkulazioaren arlokoa". Aipamen franko egiten ditu kasuaz kanpoko kontuei buruz, esate baterako ez dagoela aparatuaren legezko neurketarik, halako lastertasunean zihoala ukatzen duela, eskumena herriko Alkateak duela, egitateak gertatu ziren lekua hirikoa dela edo zeharbidea, eta berak men egiten diela zirkulazio-arauei eta horrelako adierazpenak, zeinak ez baititugu hemen emanen, erabat ulertezin eta zentzugabeak baitira.

Hitzordu-eskaera bat gehitzen du, erantzukizuna duen pertsonarekin, hari bere jarreragatik kargu hartzeko. Erantzun dakioke, batere zalantzarik gabe, adierazpen horiek ez dutela inola ere egintza administratiboen berrikuspena eskatzean edozein letratuk behar duen zehaztasun profesionalik, legez araututako prozeduretan ez baitago horretarako aukerarik.

Halaber, beste zenbait froga eskatzen ditu, eta ez dute zerikusirik helegileari isuna ezarri zaion espedientearen edukiarekin, hala nola ez duela istripurik izan, salatzaileen azterketa mediko-oftalmologikoa, eta zentzu horretan eskaera bat igortzen dio identifikatu gabeko Burutza bati. Haietako bakarrak ere ez du zerikusirik egitatezko errakuntzarekin, eta hain zuzen ere horixe da berrikuspen-helegite berezirako alegatutako kausa.

Laugarrena._Horrenbestez, alegatutako kausa ez baita batere argudiatu, eta, helegindako ebazpenean espedienteko dokumentuetatik beretatik ondorioztatzeko moduko egitatezko errakuntza frogatzeko ebidentziarik aurkeztu ez denez, ez da bidezko berrikuspen-helegite berezi hau onartzea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 118. artikuluan aurreikusitako zirkunstantzietako lehenean _urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazketan_ ezarritakoaren arabera aurkeztua.

Hortaz, artikulu horretan zehaztutako zirkunstantzietakoren bat tartean dela frogatu ez denez, bidezko da ez onartzea berrikuspen-helegite berezia, Jesús María Martínez Gastón jaunak paratua (NAN 72.664.273) Nafarroako Gobernuak 2003ko urtarrilaren 27an hartutako Erabaki baten aurka, ebazten baitzuen Ingurumen zuzendari nagusiak urriaren 17an emandako 2418/2002 Ebazpenaren aurka hark paratutako gora jotzeko helegitea. Ebazpenak Nafarroako Oihan-ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen aurkako arau-hauste batengatik 300,51 euroko isuna ezarri zion goian aipatuari.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Ez onartzea berrikuspen-helegite berezia, Jesús María Martínez Gastón jaunak paratua (NAN 72.664.273) Nafarroako Gobernuan 2003ko urtarrilaren 27an hartutako Erabaki baten aurka, ebazten baitzuen Ingurumen zuzendari nagusiak urriaren 17an emandako 2418/2002 Ebazpenaren aurka hark paratutako gora jotzeko helegitea. Ebazpenak Nafarroako Oihan-ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen aurkako arau-hauste batengatik 300,51 euroko isuna ezarri zion goian aipatuari.

2. Helegitea jarri duenari aditzera ematea erabaki honen aurka zilegi duela Administrazioarekiko auzi-helegitea jartzea Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arlo bereko sailean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluak agintzen duen moduan.

3. Foru agindu honen berri emanen zaie helegileari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean._Barne Eraentza Zerbitzuko zuzendaria, Humberto Manterola Erro.

Iragarkiaren kodea: A0310103