I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1767/2003 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Bihotz-hodietako Kirurgia Zerbitzurako bihotzerako eta odol-hodietarako protesien hornidura 2004. urterako kontratatzeko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona (APRO 18/2004 lehiaketa publikoa).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Ospitalerako bihotzerako eta odol-hodietarako protesien hornidura 2004. urtean erosteko (APRO 18/2004 lehiaketa publikoa), ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:
_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Bihotz-hodietako Kirurgia Zerbitzurako bihotzerako eta odol-hodietarako protesien hornidura 2004. urterako kontratatzea (APRO 18/2004 lehiaketa publikoa).
_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 358.760 euroko gastua, BEZa barne.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.
_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko abenduaren 12ra arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.
_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.
"Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera" noiz igorria: 2003ko urriaren 21a.
_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea,39, Iruña) paratuko dira 2004ko urtarrilaren 12an.
_Klausula administratibo partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848-428866-43 telefonoan), eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.
Pleguak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamaseian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: proposamen ekonomikoaren ereduaren eranskina).
Iragarkiaren kodea: A0310041