144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

154/2003 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko 2003rako lan eskaintza publikoko lanpostu hutsetarako barne mugikortasuneko prozesura dei egiten duena.

Otsailaren 17ko 33/2003 Foru Dekretuaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan eskaintza publikoa onetsi zen 2003. urterako.

Lanpostuak eskuratzeko dei egin aitzin, lekualdatze lehiaketak egin behar dira, eta Foru Komunitateko Administrazioko Departamentu eta erakunde autonomoetako langileen mugikortasunerako prozedura ezartzen duen abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuko 3. artikuluan xedaturikoarekin bat, lekualdatzeen ebazpena eman aitzin, barne mugikortasuneko prozesua egin behar da, salbu eta lehiaketan parte hartu nahi duten izangai guztiak Departamentu berean ari badira.

Horrenbestez, abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluan adierazitakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Barne mugikortasuneko prozesurako dei egitea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko 2003ko lan eskaintza publikoko lanpostu huts hauetarako:

Nekazaritzako ingeniarien bost lanpostu huts, A mailakoak, B motako gida-baimena behar dutenak. Destinoa Iruñean dute eta plantilla organikoan lanpostu zenbaki hauek dagozkie:

5.562 zenbakia, Batasuneko Aferetarako eta Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Begiratzeko Atalari atxikia.

6.834 zenbakia, Nekazaritzako Establezimenduak Ikuskatzeko Bulegoari atxikia.

6.835 zenbakia, Bazkak Idortzeko Laguntzen Bulegoari atxikia.

6.836 zenbakia, Nekazaritzako Establezimenduak Ikuskatzeko Bulegoari atxikia.

6.936 zenbakia, Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Atalari atxikia.

Albaitarien bi lanpostu huts, A mailakoak, B motako gida-baimena behar dutenak. Plantilla organikoan zenbaki hauek dagozkie:

2.244 zenbakia. Destinoa Irurtzunen du eta Abeltzaintzako Langelen Bulegoari atxikita dago. Euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratuko da.

3.967 zenbakia. Destinoa Iruñean du eta Abeltzaintza Zerbitzuari atxikita dago.

Nekazaritzako ingeniari teknikoen zazpi lanpostu huts, B mailakoak, B motako gida-baimena behar dutenak. Destinoa Iruñean dute eta plantilla organikoan zenbaki hauek dagozkie:

2.178 zenbakia, Nekazaritzako Ustiategiak Sustatzeko Atalari atxikia.

2.504 zenbakia, Barne Kontrolerako Atalari atxikia.

3.768 zenbakia, Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Atalari atxikia.

3.851 zenbakia, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikia.

5.496 zenbakia, Ureztaketa Atalari atxikia.

2.266 zenbakia, Produktuen Eraldaketarako Bulegoari atxikia.

6.937 zenbakia, Erosketa eta Salmenta eta Eskuhartze Bulegoari atxikia.

Lanpostu berria eskuratzen duten izangaiek hutsik uzten dituzten lanpostuak ere kasuan kasuko deialdian beteko dira.

2. 388/1997 Foru Dekretuko 4. artikuluan aurreikusirikoarekin bat, ezartzea barne mugikortasunerako prozesu honetan Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxikiriko langile finkoek parte hartzen ahalko dutela, eskainiriko lanpostuak betetzeko behar diren betebeharrez gain, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude eta behin-behinean lanpostu bati atxikiak ez badira.

3. 388/1997 Foru Dekretuko 6. artikuluan xedaturikoarekin bat, izangaien lehentasunen hurrenkera barne mugikortasuneko prozesuan parte hartzen duen langileak abiapuntuko lanpostuan etenik gabe eta behin betikoz zenbat denbora iraun duen eta horrela zehaztuko da, baldin eta lanpostu hori lanpostuak betetzeko prozesu batean borondatez parte hartzearen ondorioz lortu badu.

Berdinketarik gertatuz gero, antzinatasunik handiena daukan izangaiaren alde joko da. Berdintasunak badirau, zaharrenaren alde joko da.

4. Barne mugikortasuneko prozesuan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Nagusiko edozein bulegotan (ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri direnak) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikora (Tutera k., 20, Iruña) igorri beharko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epean.

Idazkaritza Teknikoak eskabideak antolatuko ditu, aurkezturiko pertsonei eskainiko dizkie lanpostu hutsak eta ondoren emaitzen arabera eslei dakizkiela proposatuko du. Lanpostuak esleitzeko foru aginduan haietaz jabetzeko eguna adieraziko da.

Lanpostuak eskaintzeko jendaurreko ekitaldia Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bilera aretoan eginen da (Tutera kalea, 20, Iruña). Eguna eta ordua Departamentuko iragarki oholean iragarriko dira eta interesatuei jakinaraziko zaizkie.

5. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea agintzea.

6. Foru agindu honen aurka, baita barne mugikortasuneko prozesuaren ondorengo edozein egintzaren aurka ere, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hogeita zazpian._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: A0310254