140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U K I N

Lukingo Udalaren 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Lukingo Udalak 2003ko maiatzaren 22an hasiera batez onetsi zituela 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, eta Foru Lege horren 277. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aurrekontua laburturik argitaratzen da:

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 11.867,63 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 46.932,37 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 60,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 14.690,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 7.850,00 euro.

Gastuak, guztira: 81.400 euro.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 19.000 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 1.200 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 12.990 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 37.110 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 10.500 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak eta bertzelako dirusarrerak: 600 euro.

Dirusarrerak, guztira: 81.400 euro.

Lukinen, bi mila eta hiruko urriaren hamalauan. Alkate udalburua, Raúl Bacaicoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0309976