III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Lehiaketa publikoa, Gizarte Etxeetan 2004. urtean eginen diren jarduera soziokulturaletarako laguntza kontratatzeko
Gobernu Batzordeak 2003ko urriaren 10ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zen Gizarte Etxeetan 2004. urtean eginen diren jarduera soziokulturaletarako laguntza kontratatzeko lehiaketa, egintza berean onetsi ziren baldintzen pleguari jarraituz. Plegua interesatuen eskura dago, Rúa Gizarte Etxean, Tuterako Rúa karrikako 33an baitago, edo bestela Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC), Herriko Etxeko beheko solairuan.
Hasierako prezioa, gehienez ere, 58.570 euro da, BEZa barne.
Behin-behineko fidantza eratu beharko da, 1.171,40 eurokoa.
Proposamenak Tuterako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, jendea hartzeko ordutegian, 8:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 9:30etik 13:30era, larunbatetan, 26 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, bi mila eta hiruko urriaren hamahiruan. Hezkuntzako, Gizarte Etxeetako eta Gazteriako zinegotzia, Mercedes San Pedro López.
Iragarkiaren kodea: A0309949