III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
2004. urtean "Bertzelako gauak" Gazteendako Ordezko Aisialdiaren programa egiteko laguntzako administrazio-kontraturako lehiaketa publikoa
Gobernu Batzordeak 2003ko urriaren 10ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zen "Bertzelako gauak" Gazteendako Ordezko Aisialdiaren programa, 2004an egin beharrekoa, gauzatzeko laguntza kontratatzeko lizitazioa, egintza berean onetsi ziren baldintzen pleguari jarraikiz; hura interesatuen eskura dago, Rúa Gizarte Etxean, Tuterako Rúa karrikako 33an baitago, edo bertzela Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC), Herriko Etxeko beheko solairuan.
Lizitazio prezioa, gehienez ere, 37.000 euro da, BEZa barne.
Behin-behineko fidantza eratu beharko da, 740 eurokoa.
Proposamenak Tuterako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, jendea hartzeko ordutegian, 8:00etatik 18:00etara, astelehenetik ortziralera, eta 9:30etik 13:30era, larunbatetan, 26 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, bi mila eta hiruko urriaren hamahiruan. Hezkuntzako, Gizarte Etxeetako eta Gazteriako zinegotzia, Mercedes San Pedro López.
Iragarkiaren kodea: A0309948