III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A T A R R A B I A
Arau-hausteen jakinarazpena
30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) Udaltzaingoak instruitu dituen zehapen espedienteen hasieraren jakinarazpen publikoa egiten zaie ondoko zerrendan dauden salatuei, ezagutzen zaien azken helbidearen berri emanez.
15 egun balioduneko epean, salatuek beren defentsarako egoki juzgatzen dituzten frogak proposatu eta alegazioak aurkez ditzakete.
Salaketa arau-haustea egin den momentuan jakinarazi ez bada eta arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetan, edo ibilgailuaren jabea pertsona juridikoa (sozietateak) izanez gero, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, titularrari edo jabeari eskatzen zaio arau-hauslea nor den erran dezala, 15 egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako Udalaren erregistro orokorrean, edo azaroaren 25eko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatutako lekuetako batean, idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Nor den errateari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik eta horren zehapena 50.000 pezetarainokoa izan daiteke.
Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean isuna ehuneko berrogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko dute, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.
Esped.: 2003/220. Jabea: Josefina Guerrero Benítez. Matrikula: NA-4031-AH. Tokia: Nagusia, 8. Eguna: 2003-07-23. Ordua: 8.55. Zenbatekoa: 96. BSL: 38.3. ZEO: 91.2.
Esped.: 2003/232. Jabea: Fatima de Jesús. Matrikula: LO-0147-O. Tokia: Nagusia, 8. Eguna: 2003-07-20. Ordua: 13.25. Zenbatekoa: 96. BSL: 39.2.G. ZEO: 94.2.G1.
Esped.: 2003/233. Jabea: Miguel Angel Artola Laguna. Matrikula: 6872-BFB. Tokia: Aldapa, z.g. Eguna: 2003-07-22. Ordua: 17.10. Zenbatekoa: 96. BSL: 38.3. ZEO: 91.2.
Esped.: 2003/234. Jabea: Diego Sánchez Vílchez. Matrikula: 8928-BYP. Tokia: Aita Murillo, 14. Eguna: 2003-07-23. Ordua: 09.07. Zenbatekoa: 96. BSL: 39.2.E. ZEO: 94.2.EG1.
Esped.: 2003/237. Jabea: Houari Brahimi. Matrikula: NA-1512-AK. Tokia: Carrobide, 9. Eguna: 2003-08-01. Ordua: 21.22. Zenbatekoa: 150. BSL: 38.3. ZEO: 91.2.A.
Esped.: 2003/240. Jabea: Jose M. Saiz Cubillo. Matrikula: NA-3440-BC. Tokia: NA-135, Uharte-Atarrabia norabidea. Eguna: 2003-08-19. Ordua: 13.10. Zenbatekoa: 96. BSL: 53.1. ZEO: 132.14.
Esped.: 2003/242. Jabea: Soniclima Industrial, S.L. Matrikula: NA-6281-BD. Tokia: Agustín García, 12. Eguna: 2003-08-25. Ordua: 22.00. Zenbatekoa: 60. BSL: 39.2.E. ZEO: 94.2.EL1.
Atarrabian, bi mila eta hiruko urriaren hamalauan. Alkate udalburua, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: A0309891