140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Akats zuzenketa, arau-hausteen jakinarazpenean

2003ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 17koan, trafikoari buruzko jakinarazpenen gaineko iragarki bat argitaratu zen.

Zehapenaren zenbatekoan akats bat bazela oharturik, hura zuzendu nahian ematen da argitara iragarki hau.

15 egun balioduneko epean, salatuek beren defentsarako egoki juzgatzen dituzten frogak proposatu eta alegazioak aurkez ditzakete.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean isuna ehuneko hogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko dute, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Espedientea: Multraf/2002/240. Jabea: Izco Lerga Abel eta Angel. Matrikula: NA-1751-AW. Tokia: Camino Real, 3, Gorraitz. Eguna: 2002/12/15. Ordua: 11:40. Zenbatekoa: 300,5 euro. BSL: 39.2.E. ZEO: 94.2.E.

Eguesen, bi mila eta hiruko urriaren hamazazpian. Alkate udalburua, Ignacio Galipienzo Jimenez.

Iragarkiaren kodea: A0309911